XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Etxen - Ederki, ederki. Ez zaizkit aztu gauza oriek zer diran.
Migel - Zer derizkiotzu?
Etxen - Neskatxa egokia dirudi, argia, alaba bakarra, diruz....
Migel - Diruarengatik ez zait ajolik.
- Ba-dakit askok esango dutela txanponen atzetik nabillela.
Etxen - Dirua ez da ezetsitzekoa, gizona, ta jendeen esamesak bai.
Migel - Bai bañan... uste al dezu?.
Etxen - Iritzia eskatzen didazun ezkero onu bat emango dizut: ez zaite geiegi aurreratu; astiro zoaz.
- Utzi urte ta sasoiaren giro ta aldarteak zaletasun ori ondo eldu dezaten.
- Landare samurrak edozein izotzak galtzen bai-ditu....
Migel - Ez degu ezer oraindik.
Etxen - Agian maitasun gaietan goiztarra izatea obe da.
- Emen naukazu mutilzar ta benetan, ez ezkondua izatez damutua.
Migel - Garaiz zaude. Zenbait andrek senartzat artuko zindukete.
Etxen - Ori da errezena. Eragozpena barrendik bai datorkizu.
- Nere gaztaroa ta nere diru geienak politika burruketan, diputadutzan, irauli ditut ta emen nago nauen bezela.
-
Migel -...
Etxen - Gero... ez andre, ez diru ta ez adore. Au da okerrena.
- Maitasun ta biozkadak, lore ta igaliak bezela, udaberri ta udan, izan oi dira onenak: gorrixka, eze ta gozoak.
- Udazkenean... mixpirak besterik ez, ta aiek ustelak.
Migel - Mixpirak? onak ez ba'dira bada.
Etxen - Nik naiago marrubi ta anpolaiak.
- Bañan... urrena orretzaz itzegingo degu.
- Goazen gure arira.
- Donostiar oriek erri ontan jai aundiak eratzeko asmoa dutela badakizu.
- Batzordekoak igandean etortzekoak dira ta ordurako zerbait gaztigatu bear zaie.
Migel - Ta oriek zer egunetan izango dira?.
Etxen - Datorren illean uste det.
- Iru bider idatzi didate, alegia, aien izenean guzioi adiarazteko: alkate, apaiz, maixtra, mediku ta jende onentxonai; aztu gabe andre ta erriko
- Gaur arratsalderako deia egin diet ta baiezkoa eman zidaten, beraz laister agertu bear dute.
- Andreetatik etorriko dira: Oxobi'ren alarguna, maixtra gaztea... ta... (...).